XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. Daugin ur aldeko aurpegia, a-c alegia, ekipotentzial bat da, ezen oldar totala berdina da edonon a-c lerroan luze.
Geratzen den inguru-baldintza a-d lerroa da, berau mugako jario-lerro bat izanik.
Lerro honetako puntu guztiak zero presio oldarra dute; beraz,
Jario zedatuentzat bezalaxe, lerro ekipotentzialek jario-lerroak angelu zuzenez gurutzatzen eta karratu-eremu bat eratzen marrazten da jario-sarea.
a-d lerroaren eitea baldintza hauk betetzeko egokitzen da: (1) karratu-eremua jario-sarean barrena, eta (2) puntu arteko goiera-aldapena eta ekipotentzial bi arteko oldar totalen diferentzia berdinak izan behar dutela.
Bestela esateko, lerro freatikoan luze,
a-d lerroaren posizioari parabola baten bidez hur eman dakioke.
d puntuaren kokapena irteera-baldintzen menpe dago.
Inosketa kantitatea 3.22 ekuapenaren bidez taxu daiteke.
Egonkortasun analisietan, porrot-azala izan daitekeeneko puntu berezi batzutako oldar piezometrikoa hautematzea beharrezkoa izaten da.